Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> GAUR EGUN  >> berriak

berriak

18.12.2015

REDVERT ERAKUSKETA IPINI DUTE AHETZEKO HERRIKO ETXEAN

2015eko azaroaren 30etik abenduaren 31ra bitartean, zatoz REDVERT erakusketa ikustera, Ahetzeko Herriko Etxera


Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugaz Gaindiko Agentziak prestatua Mugaz Gaindiko POCTEFA Europar Programak kofinantzatutako proiektu baten esparruan, REDVERT erakusketaren helburua da natura-ondarearen babesaz sentsibilizatzea jendea, oro har, eta Euskal Eurohiriko biztanleak, bereziki, baita Euskal Eurohiriko Sare Berde eta Urdina agerraraztea ere.

 

REDVERT erakusketa 2015eko ekainean sortu zen, Irungo Bioterra azokan; geroago, leku hauetan egon zen: Euskal Kostaldea-Aturri Aglomerazioan, Bidasoa-Txingudi Kontsortzioan eta Oarsoaldea Garapen Agentzian. Abendu osoan egongo da Ahetzeko Herriko Etxean.

 

Erakusketa horretan, modu pedagogiko batean ikasi ahal izango da, panel elebidunen bitartez: Ba al da Euskal Eurohiria bilbe berde eta urdin bat, korridore ekologiko bat?

 

 

Erakusketak aukera paregabea eskaintzen du xehetasunez ezagutzeko 5 animalia-espezie, gure lurraldean bizi direnak eta beren joan-etorrietan zailtasunak aurkitzen dituztenak: miru beltza, uhandre marmolairea, Pirinioetako muturluzea, muxar grisa, eta izokina.

 

 

Informazio gehiago lortzeko REDVERT proiektuari buruz:

 

http://redvert.net/

Sarrera doan


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI