BERRIAK

 

2005-2009 BITARTEKO INGURUMENAREN EGUNAK: MEMORIA

Ingurumenaren Eguna dela-eta Baiona-Donostia Euskal Eurohirian hasierakotik (2005) azkenengora arte (2009) egin diren ekitaldien memoria (informazio gehiagorako)

 

BADIAREN IBILBIDEA

Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoak, Mugaz gaindiko Agentziaren kidea denak, atzo ofizialki inauguratu zuen “badiaren ibilbidea” bezala ezagutuko den bidea. Irun Hondarribia eta Hendaia artean lotuko ditu bide horrek.

Ibilbidearen luzera 14 kilometrokoa izango da, Hendaiako Chateau d’Abbadietik Hondarrabiako Higuer itsasargiraino. Hondartza, badia eta ibai ertza jarraiki, Irun erromatarra eta  paduran barrena, Hondarribiko erdi aroko gunea eta itsas portua zeharkatuz, berriro hondartzara iritsi arte.

“Badia  ibildea” izeneko poltsikoko  gida sortu du, laguntza moduan, Mugaz gaindiko Partzuergoak. Gidak  udal informazio bulegoetan banatuko dira.

 

KARGU BERRITZEAK MUGAZ GAINDIKO AGENTZIAN

Euskal Eurohiriaren Mugaz Gaindiko Agentziak, urriaren 10ean Baionan eginiko batzar nagusian, berritu egin zituen erakundeko karguak, estatutuetan ezarritakoari jarraiki.

Hala, Miarritzeko alkatea den Didier Borotra jauna izendatu dute presidente bi urteko eperako, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia den Markel Olano jauna, berriz, presidenteorde.

Gerentekide karguetarako, ondorengo hauek izendatu dituzte: Jean Grenet jauna, CABABeko presidentea eta Baionako alkatea, eta Iñaki Galdos jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol eta Kanpo Ekintza Departamentuko foru diputatua.

Zuzendarikide karguak berritu egin zaizkie, bestalde, Marcel-Gérard Hauswirth jaunari, CABABeko zuzendari nagusia bera, eta Agustin Arostegi jaunari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol eta Kanpo Ekintza Departamentuko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzako zuzendari nagusia.

 

EUSKAL EUROHIRIKO MUGAZ GAINDIKO ATENTZIAREN ZABALTZEA

Urriaren 10ean, ostirala, Baionan egin zen Mugaz Gaindiko Agentziaren batzar nagusian, Euskal Eurohiria zabaltzea erabaki zen, orain arte aurkeztu diren eskaeretan oinarrituta. Bestalde, Euskal Eurohiriak osatzen duen eremuaren ordezkaritza egokia izateko interesgarriak izan daitezkeen beste entitateetara hedatzea ere erabaki genuen.

Gaur egun, Euskal Eurohiria, honako hauek osatzen dute: Gipuzkoako Foru Aldundiak, Baiona-Angelu-Biarritz Aglomerazio Komunitateak eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak. Era berean, bertan sartzea eskatu dute Donostiako Udalak eta Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak. Azken horrek Donibane Lohizune eta Hendaia artean dauden udalerriak biltzen ditu.

  

 

  

DONOSTIAKO HIRIAREN 2016KO EUROPAKO KULTUR HIRIBURUA IZATEKO HAUTAGAITZARI BABESA

Mugaz Gaindiko Euskal Eurohiriaren Batzar Orokorrak, 2008ko urriaren 23an, Baionan, aho batez erabaki zuen,   Mugaz Gaindiko Agentziaren lehendakariorde eta Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano  jaunak proposaturik, Mugaz Gaindiko Agentziaren babesa ematea    Donostiako hiriaren   2016ko Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaitzari.(informazio gehiagorako)

 

 UDA IKASTAROETAKO HITZALDIEN EDIZIOA: “XXI. mendeko turismoa eta mugaz gaindiko lurraldeak

«XXI mendeko turismoa eta mugaz gaindiko lurraldeak» uda ikastaroa, Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean 2007ko uztailaren 10ean emana, web orri honetan dago argitaratuta (informazio gehiagorako)

 

 

 

 

 

 

 

 

| Legezko Oharrak | Kredituak |


Réalisation & Hébergement : Phillips Internet Consulting