HELBURUAK
BAIONA-SAN SEBASTIÁN EUSKAL EUROHIRIA GARATZEKO MUGAZ HARAINDIKO AGENTZIAREN HELBURUAK
Baiona-Donostia Euskal Eurohiria Garatzeko Mugaz haraindiko Agentzia lankidetza-egitura Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Baiona-Angelu-Miarritze Aglomerazioko Erkidegoak (lehen Baiona-Angelu-Miarritze Barrutia) sortu zuten. 1997an sortu zenetik, egitura horrek «Baiona-Donostia Mugaz haraindiko Behatokia» deitzen da, eta juridikoki interes ekonomikoa duen elkarte europarra da, eta Donostian du egoitza. Proiektuen bilakaerak eta garapenak bultzatuta, erakunde sortzaileek izen berria eman diote orain ("garapen-agentzia"), askoz ere izendapen egokiagoa baita gaur egun duen zereginerako. Bestalde, 2001ean Bidasoa-Txingudi Kontsortzioak bat egin zuen agentziarekin. Baiona-Donostia EuroHirian mugaz haraindiko lankidetza sustatzea da agentziaren helburua.
Horregatik, hainbat alderditan hartzen du parte: lurraldearen banaketatik hasi (Eurohiriaren Liburu Zuria, sektore-azterketak) eta Eurohiriko biztanleen bizitzarekin lotura zuzena duten gaietaraino, hala nola kirola.
Halaber, parte-hartzen du lankideen arteko harremanetan, proiektu-ekimenetan, etab. Halere, agentziaren zeregin nagusia behatzailea izatea da.
|