Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián

ortofoto
Estás en: EUROCIUDAD VASCA  >> ACTUALIDAD  >> Noticias

Noticias

22.02.2013

MUGAZ GAINDIKO ENPRESA EKIMENARI SARIA EMATEKO LEHENENGO LEHIAKETA ARRAKASTATSUA

 

Euskal Eurohiriak, Bihartean - Mugaz gaindiko Merkataritza Ganberak, Pirinio Atlantiarretako Kontseilu Nagusiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Enpresa ekimenari I. saria eman zuten, otsailaren 20ean. Pertsona ugari bildu zen Baionako Merkataritza Ganberan, eta bertan, mugaz gaindiko Interclustering-a aztertu zen.

 


Euskal Eurohiriak, Opens external link in new windowBihartean - Mugaz gaindiko Merkataritza Ganberak, Opens external link in new windowPirinio Atlantiarretako Kontseilu Nagusiak eta Opens external link in new windowGipuzkoako Foru Aldundiak, Enpresa ekimenari I. saria eman zuten, otsailaren 20ean. Pertsona ugari bildu zen Baionako Merkataritza Ganberan, eta bertan, mugaz gaindiko Interclustering-a aztertu zen.

 

Goizean, Rhin Behetik, Akitaniatik eta Euskaditik (Orkestra) etorritako adietuek bere mugaz gaindiko cluster-ei buruz hitz egin zuten. Ondoren, arratsaldeko sari banaketan, interclustering-i buruzko bizipenak eta aholkuak adierazi zituzten txostengileek bertaratutako pertsona ugariren aurrean. Amaitzeko, sariaren sortzailea den Clementine Lataillade andreak (Opens external link in new windowBaionako Euskal Kostaldea-Adour Barrutiko Arteko Goi-eskola) EUROHIRIA SARIA eman zion Iban Lizarralde jaunari, C-EVOLO hiri-ekomugikortasuna proiektua saritzeko, eta, GIPUZKOA-PAYS BASQUE SARIA, AERODRONES AEROVISION lankidetzari, Philippe Forgeot jaunak ordezkatuta, itsasoa aztertzeko dronak proiektua saritzeko.

 


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
maintenimiento-evolución del sitio: NOVALDI