Oso eguraldi ederra izan zuten Baionako Etxepare eta Oiartzungo Haurtzaro lizeoetako 50 ikasleek ikasle-trukea egiteko eta Euskal Eurohiriko korridore ekologikoen gaia lantzeko elkartu zirenean.
Mugaz gaindiko eskola trukaketako II. Jardunaldiaren egitasmoa oso aberatsa izan zen:
- Martxoaren 11n -asteartea- gure lurraldearen bioaniztasuna aurkitzeko aukera izan zuten Aiako Arriaren parke ekologira egin zuten bisitaldian.
- Arritxulo aterpetxean lo egin zuten.
- Martxoaren 12an -asteazkena- Plaiundiko parke ekologikoa bisitatu zuten eta Eurohiriaren lurraldean hezeguneak -hegazti migratzaileentzat batez ere - zein garrantsituak diren ikusi zuten bertan.
Interes haundia adierazi zuten ikasleek, eta Plaiaundiko arduradunak zoriondu egin zituen erakutsi zuten portaera zintzoarengatik.
Elkarrekin bi egun pasa ondoren, ikasle-trukean jarraituko dute lanean eta lanak bukatu ondoren, Euskal Eurohiriaren ingurumen egunean aurkeztuko dituzte egindakoak, maiatzaren 13an, Errenterian.
Informazio gehiago izateko, begiratu Euskal Eurohiriaren ikasle trukaketari buruzko blogean.
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
maintenimiento-evolución del sitio: NOVALDI