Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián

ortofoto
Estás en: EUROCIUDAD VASCA  >> ACTUALIDAD  >> Noticias

Noticias

30.04.2014

MUGAZ GAINDIKO 4. IKASLE-TRUKE JARDUNALDIA STE. ANNE LIZEOAREN ETA HERNANIKO INSTITUTUAREN ARTEAN


Oso eguraldi ederra izan zuten Angeluko Sainte Anne eta Hernaniko Institutuko ikasleek joan den martxoaren 31n, astelehenean, eta apirilaren 1ean, asteartean, Euskal Eurohiriko korridore ekologikoen gaia lantzeko elkartu zirenean.

- Astelehean, Irungo Plaiaundiko parke ekologikoa bisitatu zuten eta, gero, Guadalupeko baselizan hartu zuten atsedena eta paisaia aztertu zuten bertan dagoen begiratokitik.

- Hendaiako Bellavista aterpetxean pasa zuten gaua.

- Asteartean, Angeluko Izadia parke ekologikoa bisitatu ondoren, hondartzan bazkaldu zuten.

Bi egun elkarrekin pasa ondoren, ikasle-trukean jarraituko dute lanean eta, lanak bukatu ondoren, Euskal Eurohiriaren ingurumen egunean aurkeztuko dituzte egindakoak, maiatzaren 13an, Errenterian.

Informazio gehiago izateko, begiratu Opens external link in new windowhttp://elkartrukeak2013-2014.blogspot.fr/


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
maintenimiento-evolución del sitio: NOVALDI