Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián

ortofoto
Estás en: EUROCIUDAD VASCA  >> ACTUALIDAD  >> Noticias

Noticias

23.06.2014

EKAINAREN 20AN, OSTIRALEAN, BAIONA-DONOSTIA EUSKAL EUROHIRIAREN GARAPENERAKO MUGAZ GAINDIKO AGENTZIAREN BATZAR OROKORRA


Ficoban elkartu ziren Mugaz gaindiko Agentziaren gainerako ordezkariekin: Jon Peli URIGUEN Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatuarekin eta Jean Réné ETCHEGARAY Euskal Kosta Atturri Aglomerazioaren Lehendakariarekin,— biok gerentekideak—, Jean-Pierre LAFLAQUIERE jaunaren lehendakaritzapean. Azken hori Euskal Kosta Atturri Aglomerazioaren komunitate-aholkulari ordezkatua da, eta Jose Antonio SANTANO, Irungo alkatea, anfitrioia.

Onartu ziren Batzarrean 2013ko ekitaldiaren kontuak eta 2014ko aurrekontua, eta horrezaz gain, datorren urterako bi proiektu garrantzitsu:

  • Euskal Eurohiriaren Sare berde eta urdina proiektua (REDVERT), orain dela gutxi, Lurralde Lankidetzako Programa Europarrak (POCTEFA) aukeratu duena.

Aipatu proiektuak helburu du Euskal Eurohiriaren sare berde eta urdina identifikatzea eta kartografiatzea, eta, ondorioz, kide diren elkarteek kontuan har dezaten bioaniztasunaren kontserbazioa lurralde antolaketako planetan.

Hiru fasetan dago egituratua proiektua:

- Euskal Eurohiriaren korrikore ekologikoen sarearen ikerketa kartografikoa egitea. (Egina dago)

- Ekintza plan bat lurraldearen elkarteei eta eragileei estrategia eta ekintza zehatzak proposatzeko, bioaniztasuna kontserbatzeko eta balioztatzeko.

- Jakinaraztea eta zabaltzea, bai ikerketa, bai ekintza plana, ahalmena duten aginteen artean, publiko berezituaren artean eta hiritarrean artean.

  •  Euskal Eurohiriaren Jarduera Plan Estrategikoa 2014-2020:

Hausnarketa estrategikoa egitea da Plan horren helburua, Euskal Eurohiriaren proiektuari bultzada berri bat emateko, tamaina europarreko metropoli izateko duen integratzeko eta garatzeko ahalmena aztertzeko, eta elkarrekin proiektuak proposatzeko, 2014-2020 finantzaketa europarreko denboraldi berriari begira.

 

 


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
maintenimiento-evolución del sitio: NOVALDI