Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián

ortofoto
Estás en: Eurocité Basque  >> ACTUALITÉS  >> Infos

Infos

13.01.2015

Euskal Eurohiriaren esparruan, Gipuzkoako eta Iparraldeko sektore turistikoaren mugaz gaindiko topaketa


Gipuzkoako eta Iparraldeko sektore turistikoko 60 enpresatik gora bildu ziren Donostia 2016 Fundazioaren egoitzan. Topaketaren helburua izan da turismoaren sektoreko enpresen eta erakundeen arteko lankidetza sustatzea, kultur hiriburutzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritzak aktiboki parte hartu zuen topaketa honetan. Ekimenaren antolatzaileak izan dira Iparraldeko Turismoaren Klusterra (Goazen), Bihartean mugaz gaindiko merkataritza ganbera eta Donostiako Udala, Estrategia Bulegoaren eta Turismo Donostiaren bidez, Donostia 2016ko bulegoaren laguntzarekin. 

Baiona-Donostia Euskal Eurohiria da, zalantzarik gabe, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren barruko aukera-espazio garrantzitsuenetako bat. Izan ere, sustatu beharreko lan espazio bat da, lankidetzan jarduteko aukerak hobeto aprobetxatzea ahalbidetuko duten sinergiak garatuz.

Kultur hiriburutzaren helburua da denboran jarraipena izango duten proiektuak bultzatzea, 2016. urtetik aurrera ere jarraituko dutenak, Kultur Hiriburutzaren ondarea aprobetxatuz.

Hori horrela, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak ematen digun aukera garrantzitsuenetako bat da sektore turistikoan proiektu komunak sustatu ahal izatea, eta hori erabili beharko litzake bi aldeen arteko lankidetza bultzatzeko, inoiz baino beharrezkoagoa baita.

Topaketan egon zen Pablo Berasategi, Donostia 2016ko zuzendari nagusia; programaren ekintza lerro nagusiak aurkeztu zituen, eta bereziki azpimarratu zituen Euskal Eurohiriak, 2016 Kultur Hiriburutzaren esparruan, lankidetza kultural eta turistikoan jarduteko ematen dituen aukerak.

Guztira 69 enpresek parte hartu zuten  mugaren bi aldeetako enpresen eta erakundeen arteko topaketa profesional hauetan, askotariko jarduera turistikoetara iritsiz: hotelak, landetxeak, interes turistikoko lekuak, gidak, bidaia agentzia hartzaileak, kasinoak, elkarte turistiko eta kulturalak, eta abar. Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko arduradunak bertaratu zirenekin biltzeko aukera izan zuten.

 

 


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
maintenance-évolution du site : NOVALDI