Gure produktuen enbaxadore izan zaitezke!
Lurraldeko produktuak* balioztatzeko, Bidasoa bizirik garapen agentziak eta Hego Lapurdiko Hiriguneak abian jarri dute mugaz gaindiko komunikazio kanpaina bat: gureGOURMET.
Zure familia eta lagunentzako sukaldatzea gustoko duzu? Bazkariak eta afariak zure etxean, elkarte gastronomikoan.... antolatzen dituzu? Orduan... Gure produktuen enbaxadore izan zaitezke!
Izena eman eta esaiguzu... zergatik izan behar duzu zuk hautatuetako bat? Hautatua bazara... “boxGOURMET”a dohainik jasoko duzu, gure lurraldeko produktuez beteriko kaxa bat.
Eta horren truke? Nahi duzun produktuak erabiliz bazkari bat antolatu beharko duzu eta… partekatu eta iritzia eman!
Izan ere, gure produktuak ezagutzera emateko modurik hoberena, ZU ZARA.
Informazioa eta izen ematea: www.guregourmet.info. Izena emateko epea apirilak 1 arte.
Gure lurraldeko produktu gastronomiko bakarrik, hau da Bidasoakoak, Irun eta Hondarribia eta Hego Lapurdiko Hiriguneko 12 herrikoak.
Informazio gehiago:
www.bidasoa-activa.com/es/component/content/article/17-destacados-de-la-pagina-de-inicio/447-guregourmet-consigue-una-caja-de-productos-locales
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
maintenimiento-evolución del sitio: NOVALDI