Iparraldeko eta Gipuzkoako gazteak Ficoban (Irun) elkartu dira korredore ekologikoei buruz egindako lanak aurkeztu eta bizituriko esperientziak partekatzeko.
Joan den 2017ko maiatzaren 23an, Mugaz gaindiko Agentziak sustaturiko elkartrukeen programaren kongresua ospatu zen, non 14 ikastetxetako 12 eta 16 urte bitarteko 289 ikaslek hartu zuten parte. Beste urte batez, mugaren bi aldeetako ikasleek harremanetan jartzeko eta Euskal Eurohiriko naturaguneak (Abbadia, Jaizkibel) eta zenbait paisaia ezagutzeko aukera izan dute.
2016-17 ikasturtean korridore ekologikoen gaia sakontzen jarraitu dute eta hauek guretzat, gizakiontzat duten eginkizun eta garrantzia aztertu dute, bertan bizi, mugitu eta gure jarduerak garatzen baititugu.
Jardunaldia, Irungo Kultura zinegotzia den Junkal Izaguirre, eta Baiona-Donostia Euskal Hiriaren garapenerako mugaz-gaindiko Agentziako zuzendarikide eta Gipuzkoako Foru Aldundindiko Kanpo Harremanetako zuzendari nagusia den Iker Goiriaren ongietorriarekin hasi zen. Ikerrek, ikastetxeek egindako lana eskertu zuen, Euskal Eurohiriaren proiektua gazteen artean zabaltzen jarraitzeko beharrezkoa baita.
Ondoren, ikasleen txanda iritsi zen. Taldeka, buruturiko jarduera eta irteerak aurkeztu zituzten power-point, argazki eta bideoak erabiliz. Edizio honetan, hurrengo 6 binomio-trinomioek parte hartu zuten:
Eguerdian, bazkaltzeko denbora izan zuten eta batzuk Bidasoako padurak ezagutzera ere hurbildu ziren.
Eguna jai giroan amaitzeko, arratsaldean 3 jarduera antolatu ziren: antzinako jokoen tailerra, dantza tailerra eta Bidasoako interpretazio zentrora bisita. Talde txikitan, tailer guztietan parte hartu zuten eta azkenik, ikasitako koreografia denek batera Ficobako hall-ean dantzatzen bukatu zuten.
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
maintenance-évolution du site : NOVALDI