Mugaz Gaindiko Agentziak lizitazio publikoa jarri du abian Euskal Eurohiriaren 2017-2018ko mugaz gaindiko eskola-trukaketak animatzeko eta antolatzeko lana, ingurumenaren alorrari buruzkoa, gauzatzeko gai diren enpresak hautatzeko.
Duela hamabi urtetik hona, Mugaz Gaindiko Agentzia proiektu hori gauzatzen ari da helburu hauek lortze aldera: gazteak Euskal Eurohiriaren eraikuntzan integratzea, ingurumenari buruzko erronken gainean sentsibilizatzea, kultura alorreko trukaketak bultzatzea, elkarlana indartzea eta informazioaren teknologia berriak erabiltzea, hori guztia baliagarri izango baita Eurohiriko gazteen arteko harremanak sendotzeko eta baita ere lurraldeko kultura eta hizkuntzari lotutako aberastasunaren kontzientzia har dezaten, betiere Eurohiriko hiru hizkuntzak ikasteko eta erabiltzeko aukera emanez. Bidasoa ibaiaren bi aldeetako bigarren mailako hezkuntzako 300 ikasle inguruk parte hartzen dute urtero trukaketa programa horretan.
Ikastetxeei proposatzen zaien gaia hau da: "elikadura jasangarria eta Euskal Eurohiriko 0 Km produktuak"
Hautagaiek esperientzia eta gaitasun sendoa izan behar dute ingurumen hezkuntzaren alorrean. Euskal Eurohiriko hiru hizkuntzak menderatu behar dituzte nahitaez: euskara, frantsesa eta gaztelania.
Eskaintzak Euskal Eurohiria garatzeko mugaz gaindiko agentzian aurkeztu behar dira, eta aurkezteko azken eguna urriaren 2a izango da (arratsaldeko 14:30ean).
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
maintenimiento-evolución del sitio: NOVALDI