Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián

ortofoto
Estás en: EUROCIUDAD VASCA  >> ACTUALIDAD  >> Noticias

Noticias

21.05.2018

KM 0 IKASLEEN ELKARTRUKEAK

Euskal Eurohiriko 2017-2018ko programa


Aurreko ikasturteetan bezala, 2017-2018 ikasturtean ere Eurohiriko ikasleen elkartrukeen aurrera darraite. Gipuzkoa eta Lapurdiko  14 ikastetxetako 250 ikasle inguruk hartuko dute parte elkartruke hauetan, non elkar ezagutu, Euskal Eurohiria ezagutu, hizkuntza praktikatu eta ingurumenarekin lotutako gai bat elkarrekin landuko duten.

Aurtengo gaia elikadura jasangarria izan da. Elkartruke hauetan, mugaren bi aldeetako ikasleez osatutako taldeetan, udaberri honetan 2 egunez elkartzen ari dira hainbat ekintza aurrera eramateko: elkar ezagutzeko jolasak, Hendaia, Irun, Hondarribia edo Donibane Lohitzune mugako herriak bisitatu, gaia lantzeko ekintzak (km 0 produktuak eta produktu ekologikoak saltzen dituen kooperatiba batera bisita, bertako azoka tradizional bat bisitatu eta saltzaile eta ekoizeekin hitz egin, arrantza jasangarriaren mundua ezagutu … ). Hori guztia biribiltzeko, gaua elkarrekin pasa dute aterpetxe batean.

Ikasturte bukaeran, Irungo Ficoban maiatzaren 31n, berriz elkartuko dira beraien lanak Eurohiriko Mugaz Gaindiko Eskolarteko Kongresuan aurkezteko.


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
maintenimiento-evolución del sitio: NOVALDI