Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> Ekintzak  >> Eskola trukeak

Eskola trukeak

Mugaz gaindiko eskola trukeak ingurumenaren gainean



2005. urtetik, Euskal Eurohiria garatzeko mugaz gaindiko agentziak mugaz gaindiko eskola-trukeen programa bat antolatzen du urtero ingurumenaren gainean;

Euskal Eurohiriaren zabaldutako guneko bigarren hezkuntzako ikasleentzako programa da.


Gazteak Euskal Eurohiriaren eraikuntzan erabat integratzeko helburua duen proiektu honek, honako hau bilatzen du ere:

  • Euskal Eurohiriko ikasleek ingurumeneko gaiei buruz duten sentsibilitatea areagotzea.
  • Kultur trukea erraztea, taldeko lana eta informazioko teknologia berrien erabilera sustatzea harreman pertsonaletan.
  • Ikasleak gure lurraldeak duen kultur eta hizkuntza aberastasunaren gainean kontzientziatzea, hiru hizkuntza ofizialen ikasketa eta erabilera sustatuz (euskara, frantsesa eta gaztelania).
  • Eurohiriaren eraikuntzan parte hartzea, bertako proiektu garrantzitsuetan esku hartuz bereziki, eta oraindik dagoen buruko muga haustea.

2013-2014 ikasturtetik, eskola-trukeen programa REDVERT (Euskal Eurohiriaren Sare Berdea eta Urdina) Europako proiektuko 3. fasean sartuta dago, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragileak (POCTEFA) kofinantzatutakoa.  Haren helburu nagusia da, eragile publikoei, eragile sozio-ekonomikoei eta, oro har, herritarrei Euskal Eurohiriaren lurraldeko biodibertsitateari lotutako gaiak ezagutzera ematea eta gai horiekiko erantzule egitea.

 

Eskola-trukeen programan sartzen dira:

  • Ikasleei gelan proiektua aurkeztea,
  • Mugaren bi aldeetan bi alderdiek elkarrekin egindako baterako bi lan-saio, gaua elkarrekin igaroz.
  • Lanak maiatzeko kongresuan itzultzeko hirugarren egun bat.
  • Mugaz gaindiko agentziak 2015eko ekainean antolatuko duen REDVERT kongresu profesionalean parte hartzea (eskola-trukeen programako ordezkariek beren proposamenak egiteko aukera izango dute Euskal Eurohiriaren biodibertsitatea zaintzeko).

 

Informazio gehiagorako:

  • POCTEFA
  • FEDER

© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI